25 de agosto de 2009

Programa San Antolin Lekeitio 2009

Programa San Antolin Lekeitio 2009

Irailak 1, martitzena “San Antolin bezperea” (Bajada eguna)


09:00 Dultzaineroen kalejirea. Goizean: Alde Zaharraren apainketea, Garraitz taldearen eskutik.

11:00 Kadeteen Futbito kaskajoko finala, Larrotegiko futbol zelaian.

12:00 Futbol 7ko finala, Larrotegiko futbol zelaian.

18:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.

19:30 Kuadrilen bajadea, Lekitto Musika Bandeak, Aittitta Makurra txarangeak eta Guretzat txarangeak animatuta.

20:00 Angelusa, hasikerea emoteko San Antolinei; kanpai jotea, txupinazoa eta Anteroren bajadea. Euskal Zine eta Bideo Bilerako sortzaileak botako dabe txupinazoa.

Ondoren
Aittitta Makurra eta Guretzat txarangak kalerik kale.

23:00 Suzko zezena.

Irailak 2, eguaztena San Antolin eguna (Alkondara zuri eguna)

09:00 Akordeoi-joleen kalejirea.

10:30 Agintarien prozesioa. Lekeitioko alkate eta zinegotzi jaun-andreak udaletxetik eleizaraino joango dira, Lekitto Musika Bandeak lagunduta.

Gero Meza Nagusia, Eleizako koruak abestuta.

13:00 Lekitto Musika Bandearen kontzertua plazan. (Zuzendaria: Urtzi Iriondo)

18:00 VI. txapel jaurtiketea plazan. (Parte hartzeko izena emotea: 17:30)

20:00 Bertsolariak udaletxe aurrean: Amaia Uribe, Eñaut Intxaurraga, Gorka Lazkao.

20:30 Kalejirea, “Dolores Sanjuan y el Mariachi Tequileño” mariatxi taldearen eskutik.

22:30-23:00 Konzertua plazan, “Dolores Sanjuan y el Mariachi Tequileño” mariatxi taldearen eskutik.

23:00 Su artifizialak Astondoa pirotekniaren eskutik.

23:30 Suzko zezena, plazan.

Ondoren Konzertua plazan, “Dolores Sanjuan y el Mariachi Tequileño” mariatxi taldearen eskutik.

Irailak 3, eguena Kamiseta eguna (kuadrilakoa, erreibindikatiboa, e.a...)

09:00 Herriko txistularien kalejirea.

10:00etatik aurrera XXIII. Makailau eta XV. Paella txapelketak plazan, Aittitta Txiki taldeak antolatuta.

11:00 Gazteen IV. El fletxazo txapelketea plazan. (Parte hartzeko izena emotea: 10:00etatik aurrera)

12:30 Paellen aurkezpena eta sari banaketea udaletxeko eskilaretan.

13:00 Txistularien kontzertua herriko kaleetan, Itxaropena taldeak lagunduta. Lehen kontzertua: Arranegi zabalean, bigarrena: Eskolapean, hirugarrena: Isidro Salinas plazan.
(Zuzendaria: Miguel Arrieta).

13:30 Makailauen aurkezpena eta sari banaketea udaletxeko eskilaretan.

15:00 Bazkaria, makailau eta paella txapelketetako partaideek egingo dabe. Eguraldi onarekin arbolapean.

16:30 Erromeria, Erdizka Lauetan taldearekin, kioskoan.

17:00 Esku pelota partiduak Santi Brouard frontoian.

17:00 XLII. pentathloia, Garraitz eta Dzanga kirol taldeek antolatuta.

18:30 Futbol-partidua: San Antolin trofeoa Larrotegi futbol-zelaian. Lekeitio F.T. - S.D. Eibar

20:30 Nagusien IV. El fletxazo txapelketea plazan, Bonbi taldeak antolatuta. Txapelketa Tomasek aurkeztuko dau, 50 urtez jarraian Lekittoko jaietara etorri izan dan “El flechazo” atrakzioko arduradunak. (Parte hartzeko izena emotea: 18:30etatik aurrera)

Itxaropena taldeko txistulariak ibiliko dira egun osoan kalerik kale.

Irailak 4, barikua Kuadrila eguna (Lehenagoko rockeroak: Elvis, Olivia Newton Jones, Tina Turner)

09:00 Trikitilarien kalejirea.

10:00-14:00 Izena emotea Kultur Etxeko Azkue aretoan, Antzar Eguneko jaian parte hartzeko.

11:00 Ume-jokoak plazan, Garraitz taldeak antolatuta. (Parte hartzeko izena emotea: 10:00-11:00)

13:00 XXVIII. Irrintzi txapelketea kaiganean. (Parte hartzeko izena emotea: 12:00etan)

17:00 Esku pelota partiduak Santi Brouard frontoian.

17:00 Kuadrilen arteko probak portuan, 15 urtetik gorakoentzat. Garraitz taldeak antolatuta.

18:00 XI. tiragoma txapelketea plazan. Aittitta Txikik antolatuta. (Parte hartzeko izena emotea:17:30ean)

20:00 Txikiteoa, Aittitta Makurra txarangak animatuta. Kuadrilen arteko txikiteo kantaua nahi daben guztientzat. Udaletxeko eskilaretan hasiko da, Txikirri-Txikirri taldeak animatuta. Aittitta Txikik antolatuta.

22:30 Rock kontzertua: Sei Urte, Kerobia, Gatibu eta Txapel punk plazan.

Irailak 5, zapatua Antzar bezperea

11:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.

11:30 Estropadak, Lekeitioko XXXI. Ikurriña. San Antolin saria.

16:00 Pelota txapelketearen finalak Zapaterito frontoian.

17:00 Idi probak eleiza aurrean.

17:00 VI. Mus txapelketea eskolapean. (Eguraldi txarra bada, ikastolako frontoian).

18:30 XVI. Altuera jauziko txapelketea plazan, Tximista atletismo-taldeak antolatuta

22:30 Play back-a plazan, Beti saltsan kuadrileak antolatuta.

Irailak 6, domeka Antzar eguna

10:00 Lekitto Musika Bandearen kalejirea.

11:00 Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.

11:00-13:30 Umeen parkea. Juan Bautista Eguzkitza enparantzan eta plaza gorrian.

12:00 Zozketea plazan, antzarren jaian parte hartuko daben txalupei zenbakia emoteko.

12:00 Guretzat txarangea kalerik kale, Eskolapetik hasita.

16:00 Antzarren jaia portuan. Gero Mastapuntakoa.

17:00 Esku pelota partiduen finalak Santi Brouard frontoian.

17:30-19:30 Umeen parkea Juan Bautista Eguzkitza enparantzan eta plaza gorrian.

17:30 Guretzat txarangea kalerik kale, eskolapetik hasita.

19:30 Musika plazan: Luhartz eta Trikizio taldeekin.

Irailak 7, astelehena Umeen eguna

11:00-14:00 Umeentzako tailerrak plazan.

12:00 Umeen mastapuntakoa abadeen moilan, Garraitz kirol taldeak antolatuta.

16:00-20:00 Umeentzako tailerrak plazan.

18:00 Xistera partiduak Santi Brouard frontoian. Kadete eta senior mailak.

20:30 Antzar Jaiko sari banaketea plazan.

21:00 Galdakaoko Andra Mari dantza taldearen emanaldia, plazan.

Ondoren Suzko zezena plazan.

Irailak 8, martitzena Antiguako Amaren eguna

09:00 Txalapartarien kalejirea.

12:00 Herri Kirolak, plazan: Iparraldeko Jokoak Aizkora ikuskizuna. Iparraldeko jokoetan: Jon
Lapazaran eta Joxe Mari Atutxa Aizkora ikuskizunean: Julen Mendieta eta Alex Txikon.

12:00 Mezea, umeen eta aittitta-amumen omenez.

14:30 Lekeitioko nagusien bazkaria Egaña jatetxean.

19:30 “Los 5 bilbainos” bilbainada taldea, herriko plazan.

21:30 Kalejirea Aittitta Makurra txarangarekin.

21:30 Suzko zezena, plazan.

22:00 Anteroren ezkutatzea, 2009ko jaiei agurra emoteko.

Gero Koittadua, Aittitta Makurra txarangeak animatuta.

Irailak 12, zapatua

16:00 Plater-tiroketea Santa Katalinan.

0 comentarios:

Entradas populares